ProZ.com translation contests »
11th ProZ.com translation contest: "Contemporary society" » Basque to English » Entry by Chris Hughes

 
 

Source text in Basque

Translation by Chris Hughes (#13108)

Inoiz baino gaurkoagoa dirudi John Locke filosofoaren harako esaera hark: «Mundu
honetako gauzak etengabeko jarioan aurkitzen dira eta ezerk ez du luzaro irauten egoera
berean».

Bizitzaren eremu guztietan gero eta aldaketa lasterragoak bizi ditugu gizon-
emakumeok. Komunikazio eta informazio aukera susmaezinak eskaintzen dituzte
teknologia berriek. Ekonomiaren arloan etengabeko aldakuntzak ari dira gertatzen
azken aldian.

Globalizazio hitza da gaur egungo egoera hobekien adierazten duena. Dudarik gabe,
mundializazioa da garai postnazional honen ezaugarri nagusia.

Auzune globalean bizi gara dagoeneko. Gero eta estuagoak dira gizakien eta herrialdeen
arteko harremanak. Munduko bazter batean gertatzen denak ondorioak ditu munduko
beste izkinan. Munduko hiritar «bihurtu» gara ezinbestean. Interdependentzia,
elkarrekiko menpekotasuna, harremanen konplexutasuna. Horixe da globalizazioa.

Jarduera ekonomikoa globalizatu da batez ere. Erabat nazioarteko bihurtu da ekonomia.
Kontsumo ondasunak, komunikabideak nahiz finantza fluxuak izan, ia-ia alde guztietara
heldu da mundializazioa. Baina globalizazio prozesua ez da soilik ekonomikoa.
Politikaren eta zuzenbidearen mailan ere bada unibertsaltasunerako joerarik.

Gertaera honen aurrean bi jarrera ageri dira: kaltegarria da batzuen ustez, mesedegarria
besteen iritziz. Batzuentzat, fenomeno guztiz positiboa da: ekonomia mundialak gizaki
guztien ongizateari lagunduko diolakoan daude. Globalizazioaren ikuspegi ezkorra
dutenek haren ondorio ekonomikoak gaitzesten dituzte bereziki: desberdintasunak
handitu eta pobrezia areagotu duela diote (goseteak kontinente afrikarrean,
ingurumenaren suntsiketa, gatazken handiagotzea…).

Ez postura batek ez besteak konbentzitzen dute Michael Reder Globalizazioa eta
filosofia (Herder, Bartzelona, 2012) izeneko liburuaren egile alemaniarra. Etsenplu
zehatzez baliatuta, gauzak bere lekuan jartzen ahalegintzen da Municheko irakaslea.
Globalizazioa anbibalentea da, izan: arriskua eta aukera da aldi berean. Muturreko
ikuspegiak ez dira egokiak, hortaz: globalizazioa ez da deabrutu behar, ezta jainkotu
behar ere. Globalizazioak badu alde onik ere: guztiok munduko hiritarrak garen
sentimendua bultzatu du. Kontzientzia kosmopolita hedatzen lagundu du
interdependentziazko egoera berriak. Ezin da esan globalizazio guztiak txarrak direnik.

Hor daude nazioak, etniak eta kulturak euren ibilbide bereziekin. Eta gero badago
guztiok —norbanako zein gizatalde— nahasita gauden gizateria globala. Zibilizazio
desberdinak (mendebaldarra, islamdarra, txinatarra…), alde batetik; giza zibilizazio bat
bakarra, bestetik, askotarikotasun amaigabean loratzen dena.

Eta elkarrekin bizitzen ikasi beharko dugu. Mendebaldeak Islamarekin, bereziki, euren
arteko haustura gaizkitu egin baita azken urteotan. Bizi garen mundu ez-seguru eta
arriskutsu honetan, guztiok gara berdinak, eta diferentea da bakoitza.


Discuss this entry



ProZ.com translation contests

ProZ.com translation contests offer a fun way to take a break from your normal routine while testing and honing your skills with fellow translators.



ProZ.com Translation Contests. Patent pending.

Your current localization setting

հայերեն

Select a language

All of ProZ.com
  • All of ProZ.com
  • Բառերի որոնում
  • Պատվերներ
  • Ֆորումներ
  • Multiple search